Serapias cordigera
Sailkapen zientifikoa

Serapias cordigera

Serapias cordigera landare belarkara bat da.

Izen zientifikoa: SERAPIAS CORDIGERA

Izen arrunta: Estrangurria (Gazteleraz)

Habitata aldatu

Belardietan, basoetako soilguneetan, laborantzetan eta baratzeetan hazten da, batez ere eremu azidoetan, kareharrizko eremuetan, itsas mailatik 1300 metro goraino.

Batez ere herrialde mediterraneoetan eta Turkiako hegoaldean topatu daitezke. Azore uharteetan eta Afrikako ipar-mendebaldean ere aurkitu daiteke.

  Loraldia
URTOTSMARAPIMAIEKAUZTABUIRAURRAZAABE
                       


Nolakoa da? aldatu

Neurriak aldatu

50 cm-ko altuera izatera irits daitezke, eta normalean neurri ertainekoak dira. Bestalde, loreek 20 eta 35 mm bitarteko neurria izaten dute.

Egitura eta kolorea aldatu

Zurtoin zilindriko bat du eta hau kolore berde eta gorrixkakoa da. Zurtoinari lotuta hosto berde eta luze batzuk ditu. Loreak purpura eta gris kolorekoak dira eta orkidea bakoitzak 12 lore izan ditzake. Gainera, hauen labeloa* ere purpura kolorekoa da eta neurri handikoa.

  • Labeloa: orkideen erdialdean dagoen petalo bat da. Gainontzeko petalo zein sepaloengandik nabarmentzen da haren neurri handi eta irregularraren ondorioz.

Bitxikeriak aldatu

Orkidea honek ezaugarri afrodisiakoak ditu, Serapis izeneko Egiptoko jainko batek zuen bezalaxe. Jainko hau aberastasunean eta ugalkortasunean nabarmentzen zen. Beraz, serapias izena jainko honen ondorio izan zela uste da. Bestalde, cordigera adjektiboak «bihotz formako» esan nahi du du, eta orkidea honen labeloak forma hori baitu.

Kanpo estekak aldatu