👨👨👦👦 Biztanleak 16.876.720 |
🔎 Azalera 196.722 km² |
🏙️ Hiriburua Dakar |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Senegal Afrika Mendebaldean dagoen herrialdea da. Hiriburua Dakar da.
Geografia aldatu
530 kilometroko kostaldea du Ozeano Atlantikoaren bazterrean.
Iparraldean Senegal ibaia dauka, eta muga egiten du Mauritaniarekin. Ekialdean Faleme ibaia dauka, eta muga egiten du Malirekin. Ibai gehiago ere badaude Senegalen: Saloum, Gambia, Casamance...
Hego-ekialdean Fouta Djalon mendiak daude, nahiz eta Senegal gehiena zelai lauak diren.
Senegalen basamortu lehorreko eta tropiko hezeko klimen ezaugarriak aurki daitezke.
Historia aldatu
Islam erlijioa XI. mendean sartu zen Senegal ibaiaren haranera.
XIV. mendean Wolof inperio garrantzitsua sortu zen.
XV. mendean portugaldarrek merkataritza guneak sortu zituzten Senegalgo kostaldean eta irletan.
1638an frantsesek Saint-Louis hiria sortu zuten, esklaboak saldu eta erosteko. Eta Senegal osoa konkistatu zuten.
1960an Senegalek independentzia lortu zuen.
Demografia aldatu
2016an 14,7 milioi biztanle zituen. Dakar da hiri nagusia, eta 2,5 milioi biztanle baino gehiago ditu.
Kultura aldatu
Etnia nagusiak hauek dira: Wolof, fulani, serer, mandinka, jola eta soninke.
Hizkuntza ofiziala frantsesa da, baina etnia bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du.
Biztanle gehienak (%95 inguru) musulmanak dira.
Ekonomia aldatu
Nekazaritza da nagusi. Kakahuetearen landaketak garrantzia handia dauka.
Azken hamarkadetan turismoak ere indar handia hartu du.
Senegaldar ospetsuak aldatu
- Ousmane Sembène (1923-2007), idazlea eta zine zuzendaria
- Ismaël Lô (1956), musikaria