Hostoa
Lorea

Salbia landare bat da. Salvia officinalis da bere izen zientifikoa.                

Salbia-belar, sobia eta zauri-belar izenez ere ezagutzen da.

Deskribapena aldatu

Latinezko salvus-etik dator Salbia sendabelarraren izena eta salvus latinez osasuntsu esan nahi du. Ezaugarri sendatzaileak ditu eta osasuntsu bizitzen laguntzen du.

Salbiak 80cm-ko altuera izaten du. Bere zurtoina gogorra eta sendoa izaten da. Leku eguzkitsuetan bizi da. Adar txiki asko dituen landarea da.

Hostoak luzexkak eta berde-gris kolorekoak izaten dira. Hostoak zenbat eta gorago dauden, txikiagoak izaten dira.

Loreak morexka-urdin-zuri kolorekoak dira. Udaberri amaieran, irekitzen ditu eta erleentzat oso erakargarriak dira. Loreak zurtoineko goiko hostoen aldean ateratzen dira.

Habitata aldatu

Mediterraneo aldean ugaria da. Eremu bero, idor eta harritsuetan bizi da. Europa hegoaldekoa den arren, gure baratze, lorategi eta loreontzietan ongi bizi da.

Erabilera aldatu

Barne erabileran, depuratibo bikaina da. Horretaz gain, hileko gorabeherak tratatzeko erabiltzen da: nerabezaroan eta menopausian garaian, batez ere.

Kanpo erabileran, zauriak zaintzeko egokia da. Zauriak, urratuak eta ultzerak tratatzeko erabilgarria da.  

   Ba al dakizu    

Italian, Salbia erabiltzen da janari batzuk prestatzeko.

Bibliografia aldatu

Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili

Espeziak aldatu

Hauek dira Salvia landare-generoko espezieak: