Quito, ofizialki San Francisco de Quiro, Ekuadorko hiriburua da. 2023ko datuen arabera 1.957.000 biztanle ditu.

Geografia aldatu

Ipar-hegoalderantz doan Andeetako haran batean dago 2.860 metroko altueran, mendebaldean Pichincha sumendiaren eta ekialdean Itchimbía muinoen artean.

Historia aldatu

K.a 1030. urte inguruan barrutiko ekialdeko eskualdeak populatu zituzten lehen biztanleen jatorria da, inken sektorean. 1534an Sebastian de Belazcár Quitora heldu zen eta San Francisco de Quito izeneko hiria sortu zuen urte hortako Abenduaren 6an. 1536an San Franziskoko elizaren eraikuntzan hasi ziren. Ondo kontserbatuta dagoen alde zaharra, 1978an UNESKOk gizateriaren ondare izendatu zuen Amerikatik hoberen kontserbatuta zegoelako.

Leku interesgarriak aldatu

Bere ondare historikoan ikusi beharrezko 5 leku: San Frantziskoko Konbentua, Jesusen Konpainiaren Eliza, Plaza Handia, Boto Nazionalaren Basilika, Panecilloko Ama Birjinia.

Kirola aldatu

Hiriko kirol gune nagusia Estadio Olimpico Atahualpa da, futbolarena. Beste kirol gune aipagarri batzuk: Estadio Rodrigo Paz Delgado, Estadio Gonzalo Pozo Ripalda, Coliseo General Rumiñahui eta Coliseo Julio Cesar Hidalgo saskibaloia, airebaloia eta areto-futbolarena.

Pertsona ezagunak aldatu

Anita Bermeo, Zezenketaria; Luis Martinez, Izugarria; edo Luis Anibal Paz, Arranoak batzuten zerbait komunean: ez ziren artistak baina bazuten fama. Eta orain hiriburua sortu zeneko 486 urteengatik gogoratzen dira.

 
Quito