Pokemon Satoshi Tajirik sortu zuen, Tokion 1965-ko abuztuaren 18-an.

Nola sortu zen aldatu

 
Pokemonen irudiak hegazkin batean rotulaturik

Txikitan Satoshi Tajiriri bideojokoak asko gustatzen zitzaizkion, eta egun batean, beti joaten zenez dendara, dendako jabeak oparitu zion aisialdirako makina bat. Egun hartatik aurrera Satoshi Tajiri hasi zen komikiak idazten, pertsonai berriak asmatzen (Pokemoneko pertsonaiak). Jendeak gustoko zituenez berak egindako komikiak, bideojokoak prestatzen hasi zen. Hasieran, ez zioten uzten bideojokoa merkaturatzen, baina komikiak ikusi ondoren iritziz aldatu zuten.

Jolasa aldatu

 
Pokemon jolasak

Pokemoneko protagonista Ash izeneko mutil bat da. 18 urte betetzen dituenean, Pokemon bat aukeratu behar du. Hortik aurrera, jolasa hasten da. Pokemon berriak aurkitu behar dituzu.

Pokemon motak aldatu

18 pokemon mota daude.Pokemon bakoitzak ikas ditzakeen mugimendu edo eraso kopuru jakin bat du eta eraso motaren edo elementuaren arabera sailka daitezke. Adibidez, trumoi-erasoa eraso elektrikoa da.

Pokemonak ere horrela antolatu eta banatzen dira, besteen aurrean abantailak edo desabantailak emanez. Adibidez, ur motako pokemon batek landare motako batek baino probabilitate handiagoa du su motako pokémon bat irabazteko; izan ere, ur motako erasoek sua itzaltzen dute, su motako erasoek landareak erretzen dituzten bitartean. Landareak, berriz, urarekin hazten direnez, ez die kalte handirik eragiten. Sekuentzia hau arroka-papera-guraize joko ezagunarekin alderatuko litzateke.[1]

Erreferentzia aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pokémon. 2024-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).