Txikipedia:Ezpata-plantain

Txikipedia:Plantago lanceolata» orritik birbideratua)

Ezpata-plantaina (Plantago lanceolata) plantain, zainbelar edo arpin barietatea belarkara bizikorra da; eta hostoiraunkorrekoa. Zain-belar izenaz ere ezagutzen da. Loreak buruxkan bilduak eta oso txorten-luzeak izaten ditu. Europan eta Asian dago batez ere zabaldua. Euskal Herrian badaude, batez ere belardietan eta landu gabeko soroetan.

Plantaginaceae familian, 2.000 espezie ezagutzen dira, 90 generotan banatuta.

Ezaugarriak aldatu

  • Neurria: Landare belarkara bizia da, zurtoin adarkaturik gabea, eta 30-50 cm-ko altuerara iristen diren lore-zurtoinak dira.
  • Kolorea: Kolore horiko errailatxoak ditu eta hostoak berdeak dira.
  • Loreak: Loreak txikiak dira, kolore marroi argia dute eta hermafroditak dira. Loreak hostoak baino altuagoak dira; 5 cm-rainoko luzera izan dezakete. Udaberrian eta udan loratzen dira.
  • Hostoak: Hostoiraunkorrekoak dira, hau da, urte osoan zehar ditu hostoak. Ezpata plantaiaren hostoak 30 cm-ko luzera izan dezake eta forma hortzdunak dira. Erroseta bat osatuz antolatzen dira hostoak.
 

Bizi-baldintzak aldatu

Gehienetan leku hezeetan bizi dira, baina mendi gailurretan eta itsas barrenean ere aurkitu daitezke.

Ugalketa aldatu

Loreak haizeak polinizatzen ditu

Bitxikeriak aldatu

Landare hau katarroak, bronkitisa eta asma tratatzeko erabiltzen da. Eztarrian anginak arintzen ditu, baita konjuntibitisa ere.