👶
Jaiotza
1866ko urtarrilaren 18a
Baradero (en) Itzuli
💀
Heriotza
1945eko apirilaren 12a
Buenos Aires
🔨
Lanbidea
mediku
📷
Petrona Eyleren argazkiaren argazkia zuri-beltzez

Petrona Eyle mediku eta feminista argentinarra izan zen. Baraderon, Buenos Aires probintzian, 1866ko urtarrilaren 18an jaio zen eta Buenos Airesen, 1945eko apirilaren 12an hil zen.[1]

Ikasketak aldatu

1882an Concepción del Uruguayko Colegio Nazionalean ikasketak amaitu zituen eta 1886an, irakasle titulua lortu zuen. 1887an Suitzara bidali zuten medikuntza ikastera eta 1891an amaitu zuen karrera. 25 urte zituela, Anomalías de las orejas de los delincuentes alemanez eta ingelesez idatzitako tesia aurkeztu zuen.

Lanbidea aldatu

1893an, Argentinara itzuli zen eta ospitale publikoetan hasi zen lanean. Han hasi zen aktibista feminista gisa bere predikua erakusten, emakumeen egoera hobetzearen alde. Mediku eta feminista argentinarra, bere herrialdeko emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu zen. Gaur egun Justo José de Urquizak sortutako Liburutegi entzutetsuko sektore batek bere izena darama.

Erreferentziak aldatu

  1. Eyle, Petrona. (2021-01-31). Petrona Eyle. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).