Txikipedia:Orrazi-iratze

Orrazi-iratzea edo Blechnum spicant landare bat da. Blechnaceae familiako da.

Ezaugarriak: aldatu

Zurtoin lodi eta motz bat duen iratzea, puntan hegal-lantzeolatuak ( lantza formakoak ) ditu eta kolore ilunekoa da. Hostoak, 80 - 70 x 3 - 7cm-koak, banatuak dira, gehienetan forma ezberdinetakoak ( homophyllum barietatean izan ezik ), 25 - 60 pinu-pare dituztenak; hosto esterilak ( lorarik ematen ez dutenak ), neguan iraunkorrak, adarretik lotzen duen txorten ( peziolo ) labur bat dute, orri luze lantzeolatuak, oinarri leundua eta 5mm arteko zabalera duten pinuak; aldiz, emankorrak, landarearen erdialdean jaiotzen direnak, martzinozoak ( organo zimelak ez dira erortzen ) eta urriak dira, eta peziolo luzeagoa dute, lamina lantz eolatua ( lantza formako hostoa ) eta pinatxo tartekatuak( aparteko pieza bakoitza ).

Habitata: aldatu

Leku heze eta ilunetan bizi da, hala nola, hostogalkorrek menderatutako ibaiertzeko basoetan, horma bertikaletan edo harkaitzetan. Hala ere, moldagarritasun handia duenez, hotz samar baina intsolazio pixka bat ere jasan dezake, eta lurzoru silizeoak (azidoak) hobesten ditu.

Ezaugarri bereziak: aldatu

Blechnum spicant subsp. spicant (L.) Roth B. spicant-en ohiko subespeziea da. Iratze bat da (landare baskularra, esporek bakarrik ugaltzen dutena, ez baitute hazirik, lorerik eta fruiturik), eta Blechnaceae familiaren barruan dago. Europan, Afrikako iparraldean, Makaronesian, Kaukason eta Asia Txikian banatzen da. Galizian lau probintzietan aurki daiteke.