👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
4.829.480
🔎
Azalera
309.500 km²
🏙️
Hiriburua
Maskat
📷
Argazkiak
ikusi

Oman Asiako herrialde bat da. Arabieraz ahoskatua, ofizialki Omango Sultanerria.

Geografia

aldatu

Ekialde hurbileko estatu burujabea da, Arabiar penintsularen ekialdean kokatua, Indiako ozeanoaren bazterrean. Arabiar Emirerri Batuak ditu ipar-mendebaldean, Saudi Arabia mendebaldean eta Yemen hegoaldean. 309.500 kilometro koadro ditu luze-zabalean eta hiriburua Maskat da.

Oman arabiar penintsula hego-ekialdeko muturrean dago, ipar latitudeko 16° eta 28° artean, eta ekialdeko longitudeko 52° eta 60° artean. Arabiako itsasoa du hegoalde eta hego-ekialdean, Omango golkoa ipar-ekialdean, Arabiar Emirerri Batuak iparraldean, Saudi Arabia mendebaldean eta Yemen hego-mendebaldean. Omanen bi esklabe ditu Arabiar Emirerri Batuetan: Musandam penintsula, Ormuzko itsasartearen sarreran estrategikoki kokatua, eta Madha hiria. Masira da herrialdeko uharterik handiena.

Klima eta landaredia

aldatu

Omango klima basamortukoa da, oso beroa eta lehorra. Kostaldeko eta mendialdeko klima, berriz, samurragoa da, hezeagoa. Kostaldean 36 °C eta gehiagoko beroa izaten da udan, eta neguan, berriz, 17 °C ingurukoa da tenperaturarik hotzena. Urtean 100 mm euri izaten da.

Iparraldeko itsasbazterrean datilondo sailak landatu dira. Mendietan, oasi ugari lurpeko urez osatzen dira, terrazetan antolatutako landaketak ureztatzeko.