Txikipedia:Nilla Fischer

Nilla Fischer

Nilla Fischer 1984ko abuztuaren 2an Kristianstaden jaiotako futbolari profesional suediarra da. Hau horrela ezagutu arren, bere berezko izena Asa Nilla Maria Fischer da. Fischerrek hainbat lorpen lortu ditu bere ibilbide profesionalan zehar eta bere 37 urterekin gehiago lortzeko gogoak adierazi ditu. [1]

Kirol ibilbidea aldatu

  • 1998. urtean hirugarren mailako talde batean sartu zen, Vitjjö  taldean espezifikoki.
  • 2000. urtean lehenengo mailako talde batean sartu zen lehen aldiz Kristianstad taldean.
  • 2001. urtean suediako selekzioan parte hartu zuen.
  • 2003. urtean Malmö ff taldearekin sinatu zuen.
  • 2011. urtean Fischer, jokatzen ari zen ligako titulua eta superkopa irabazi zuen bere taldearekin.
  • 2012. urtean Liköping taldera iritsi zen.
  • 2013. urtean Europako golegilerik handiena izan zen eta gainera, Wolfsburgo taldean sartu zen.
  • 2014. urtean Championsa irabazi zuen VfL Wolfsburgorekin
  • 2013tik 2019ra alemaniako 4 liga irabazi zituen eta ere alemania kopako edizio guztiak irabazi zuen 2015etik 2019ra.
  • 2019-an utzi zuen Alemana Linkoping suediarra bueltatzen.

Biografia aldatu

Suedian jaiotako futbolari hau profesional bihurtu zen 1998 an, Vitjjö 3.mailako talde suediarrean inskribatzean. 2 urtez jokatu zuen bertan eta bere jokatzeko era ikusita, 2000. urtean bere herrialdeko lehenengo mailara salto egin zuen, Kristianstad, bere hiriko taldearen eskuz.

Fischer zentral bezala jokatzen du eta 2001 urtean, Suediako selekzioarekin debuta egin zuen, Norvegiaren kontra. 2003an bere herrialdeko talderik garrantzitsuena, Malmo taldea, Nilla kontratatu zuten eta bertan hain ondo jokatu zuen 2010 urtean bere herrialdeko liga,  Damallsvenskan-a alegia irabazi eta hurrengo urtean, titulu hau berriro irabazi eta gainera Suediako superkopa irabazi zuen ere. Denbora honetan gainera, 2009 an Suediako selekzioarekin Portugalen Algarve kopa irabazi zuen.

Horren aurrean, esperientzia berrien bila, Nilla Liköping taldera gehitu zen. Han 2013an, nahiz eta defentsa izan, Europako golegilerik handiena bihurtu zen. Jarraian Wolfsburgo taldeak kontratatu zuen eta hori izan zen bere karrerako momenturik hoberena. 2013 an kontratua sinatu zuenetik 2019 arte taldea utzi zuenean, 4 liga, 5 kopa eta 2014 ean europako txapelduna bihurtu zen Champions Leauguea irabaziz. 2007 tik 2019 ra 4 Munduko Kopetan jokatu zuen, 3 Eurokopetan, eta 3 joko olinpikoetan. Bertan 2011 ko eta 2019 ko mundialetan brontzezko domina lortu zuen eta 2016 eko Olinpiadetan zilarrezko domina eskuratu zuen ere.

Bere selekzioarekin 182 partidu jokatzera heldu da eta bertan 23 gola sartu ditu. Bere karrera amaitzeko, aipagarria da Linkoping taldera bueltatu zela eta gaur egun bertan jolasten ari dela.

Futbolean ez ezik, erreferente bat da ere berdintasunaren aldeko borrokan, lesbiana aitortu zen jokalari gutxienetakoa baita gaur egun.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Nilla Fischer. 2021-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Nilla Fischer» BodySize.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).