Nectocaris

Nectocaris kanbriar garaian bizi izan zen animalia bat da. Gaur egun iraungita dago, hau da, ez da horrelako espezierik existitzen. Nectocarididae familiakoa da; familia horretako espezie bakarra ezagutzen da: Nectocaris pteryx.

Aurkikuntza aldatu

Charles Doolittle Walcottek aurkitu zituen lehengo fosilak Burgess Shale izeneko aztarnategi batean, Kanadan.

Deskribapena aldatu

Forma zapala eta 7cm-ko luzera zuen. Erronbo itxurako gorputz biguina zuen. Burua, txikia, bi begirekin eta bi garro malgurekin, eta sifoi bat ateratzen zitzaion. Gaur egungo txibien antza zuen.

Bizimodua aldatu

Igerilaria zela uste da, hegatsekin egiten zuen igeri eta sifoiekin propulsatu egiten zen. Ikusmena nautilusena bezalakoa zuen, oso ona alegia. Bere garroak erabiltzen zituen harrapakinak harrapatzeko. edur annette love