Txikipedia:Natalia Arroyo

👶
Jaiotza
1986ko apirilaren 14a
Esplugues de Llobregat
🔨
Lanbidea
futbol entrenatzaile
📷
Argazkiak
ikusi
Natalia Arroyoren taldea (Erreala)

Natalia Arroyo Clavell (Espluges de Llobregat, Herrialde Katalanak,1986ko apirilaren 14a) kataluniar futbolari ohi eta entrenatzailea da. 2020-2021 denboralditik, Realeko entrenatzailea, Gonzalo Arconadaren tokian. Ezaguna izan da iritzi emaile lanean lan egiten duelako eta Gol telebista katean, besteak beste, lan egin duelako. Era berean, Kataluniako selekzioko entrenatzailea da 2014az geroztik.

Hasierak aldatu

Bartzelonako Esplugas de Llobregat herrian jaioa, bederatzi urte zituela Futbol Club Barcelonako gazte mailan sartu zen, erasotzaile gisa aurrena eta defentsa gero. 2004an F. C. Barcelona "B taldearekin" senior mailan debutatu ondoren, 2006an R. C. D. Espanyoleko lehen taldean amaitu zuen Emakumezkoen Lehen Mailan. Bere ibilbidea moztu zuen hainbat lesio larriren ondorioz. 2008an denboraldi batez jokatu zuen Levante Las Planasen eta futbola utzi zuen 22 urterekin.

Futbol ibilbidea aldatu

Bartzelonako harrobian hezi zen futbolari gisa, baina ez zuen ibilbide handiegirik osatu, lesio larri baten ondorioz futbolaren praktika eten egin behar izan zuelako. Realean, lehendabiziko aldiz, ari da talde profesional bateko entrenatzaile gisa. Donostian, aurkitu du azken urteetan ibilbide oparoa izan duen taldea, besteak beste, Espainiako Kopa eta Euskal Herria kopa irabazi ditu bi sasoi eta erdian, eta Espainiako Superkopako finala jokatu zuen 2020. urteko otsailean.