Nasser aintziraren ertzean dunak ikusten dira.
Niloko perka oso ugaria da aintziran.

Nasser Afrikan aurkitzen den aintzira bat da. Presa batek sortutako urtegi artifiziala da.

Izena aldatu

Gamal Abdel Nasser izeneko Egiptoko presidenteak agindu zuen presa eraikitzea eta horregatik haren izena dauka.

Geografia aldatu

Egipto eta Sudan artean kokaturik dago, Nilo ibaiaren ibilbidean. Itxuran luzea eta bihurria da. 500 kilometroko luzera du eta 35 km-ko zabalera soilik. Sakonera 25 metrotakoa da.

Fauna aldatu

Nasser aintzirako animalia aipagarriena Niloko perka da. Gizaki bat baino handigoa izan daiteke, 2 metroko luzera eta 200 kilogramotako pisua har ditzake. Arrantzaleek eta turistek arrantzatu egiten dute.

Herrialdeak aldatu