Txikipedia:Miren Gojenola

Miren Gojenola 1968ko otsailaren 6an jaio zen eta orain 56 urte ditu. Bizkaian jaio zen (Lekeition) eta bere bikotea Mikel Laskurain deitzen da. Miren, Euskal Aktoreen Batasuneko kide da. Berak bi hizkuntz hitz egiten ditu, Euskara eta Gaztelania[1]

Goenkale telasila etb1 atera zen
Mirenen telesail hau etb1 atera zen

Aktorea

aldatu

Hainbat proiektutan parte hartu du, adibidez, bi pelikula egin ditu, Urte ilunak eta Agur Etxebeste. Zinemaz aparte telebistarekin erlazionatuta 11 telesail egin ditu. Horietatik berriena, 2024ko Cristobal Balenziaga seriea da. Aldiz, Funtzioa izan zen telebistarako bere lehen lana 1989an. Goenkale telesailean egndako "Amaia"ren paperak egin zuen ospetsu.[1]

Antzerkia

aldatu

Telebistatik kanpo, antzerki batzuk egin ditu 14 zehazki. Horietako bat, Ai ama!! deitzen da, 2002an sortutakoa. Oraindik telebistan eta antzerkietan lan egiten du.[1]

Sariak

aldatu

1993. urtean Los años oscuros deituriko pelikula. Goya sarietara izendatua izan  zen, zuzendari berri onenera.[1]

Erreferentzia

aldatu
  1. a b c d Miren Gojenola. 2023-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).