Txikipedia:Melanie Behringer

Melanie Behringer

Melanie Behringer futbolari alemaniarra izan da. 1985ko azaroaren 18an jaio zen Lörrach-en, Alemanian. Futbolari ohia da eta erdilari posizioan jolasten zuen FC Bayern Munichen (Alemaniako Bayern Municheko emakume sekzioa). FIFA-an Emakumezko Jokalari finalista izan zen. [1]

Klubaren ibilbidea aldatu

Melanie Behringer klub txikietan jokatzen hasi zen. 2003an SC Freiburg-ek (Freiburg hiriko futbol taldeak) fitxatu zuen eta talde horrekin 5 denboraldi jokatu zituen. 2008an FC Bayern Munich-ek fitxatu zuen, eta lehen denboraldian, bere taldearekin ligako txapeldunorde izan zen. 2010ean Alemaniako emakumezkoen talde inportateenetariko batekin sinatu zuen, FFC Frankfurt taldea.

2014ko martxoan, Melanie Behringerrek, FC Bayern Munichera itzultzeko 2017ra arte kontratua sinatu zuen. Itzulitako lehen denboraldian, taldeak emakumezkoen Bundesliga txapelketa irabazi zuen.

Nazioarteko ibilbidea aldatu

2005eko urtarrilean, Alemaniako emakumezkoen futbol selekzioarekin debutatu egin zuen. 2007ko FIFA Emakumeen Munduko Kopa irabazi eta 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen. Gainera, Alemaniako selekzioko parte izan zen. 2009ko eta 2013ko Emakumezkoen Eurokopako talde irabazleen parte izan zen.

2015eko maiatzaren 24an Melanie Behringerri Alemaniako selekzioak deitu zion 2015eko FIFA Emakumeen Munduko Kopan jokatzeko.

Lorpenak aldatu

  • FIFA Munduko Kopa: Irabazlea 2007
  • UEFAko Europako Txapelketa: Irabazlea 2009, 2013
  • Udako Olinpiar Jokoak: 2008ko brontzezko domina, 2016ko urrezko domina
  • 19 urtez azpiko FIFA Emakumeen Munduko Txapelketa: Irabazlea 2004
  • 19 urtez azpiko emakumezkoen UEFAko txapelketa: 2004ko txapeldunordea
  • Algarve Kopa: Irabazlea 2006, 2012, 2014

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Melanie Behringer. 2021-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).