Txikipedia:Meagan Duhamel

36 urte
Meagan Duhamel

Meagan Duhamel Sudbury (Kanada) 1985-ko abuztuaren 8-an jaio zen. Bi aldiz parte hartu du Neguko Olimpiar Jokoetan, hiru domina irabazi zituen Sochi 2014-ean, taldeko jokoan, eta bi Pyeongchangen 2018-an. Urrezko domina taldean eta brontzezkoa bikotekako proban (Eric Radford-rekin batera). Lau domina irabazi ditu Izotz Gaineko patinaje Munduko Txapelketan[1] 2013-2016 urte bitartean.[2]

Bizitza pertsonala aldatu

Gaur egun 37 urte ditu. Bere gurasoak Heidi Duhamel eta Danny Duhamel dira, eta Duhamel-ek bi anai-arreba ditu, Heather Duhamel eta Johnny Duhamel dira. Bere ezkonlaguna Bruno Marcotte da.[3]

Patinaje karrera aldatu

Hiru urte zituenean hasi zen patinatzen. 14 urte zituenean Mariposa school of Skating-ekin entrenatzen hasi zen eta horretarako Barrie-ra (Ontario) joan zen bizitzera. Bakarka zein binaka lehiatu zuen hainbat urtez. Ryan Arnoldekin bat egin zuen 2004-ko udaberrian. Lehiaketan elkarren ondoan lutz jauzi hirukoitza lortu zuten lehen patinatzaileak izan ziren 2005-eko Kanadako txapelketan.

Irabazitako dominak aldatu

2015 eta 2016-ean munduko txapelduna izan zen. 2018 olinpiar jokoetan urrezko domina lortu zuen taldetako proban. 2014ko zilarrezko domin olinpikoa taldetako proban irabazi zuen. 2018 brontzezko domina olinpikoa binakako proban. 2013 eta 2015-ean lau kontinentetako txapelduna izan zen. 2014-15-eko Grand Prix finaleko txapeduna eta azkenik, 7 aldiz Kanadako txapeldun nazionala izan zen 2012-2018 artean.

Lehiaketa osteko ibilbidea aldatu

2019ko udaberrian, Duhamel Oakville-ra (Ontario) joango zela iragarri zuen Skate Oakville Skating Club-en entrenatzaile izateko, Bruno Marcotte senarrarekin. Gaur egun, Riku Miura / Ryuichi Kihara bikote japoniar taldeko entrenatzaile taldean dago.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Campeonato Mundial de Patinaje Artístico sobre Hielo. 2022-01-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) Meagan Duhamel. 2022-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Meagan Duhamel Vida personalyCarrera de patinaje» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).