Txikipedia:Maya Moore

Maya Moore jaurtiketa bat egiten

Maya April Moore - (Jefferson City, Missouri, Estatu Batuak, 1989ko ekainaren 11a) - ipar amerikar kirolari bat zen, saskibaloian aritzen zena. Bere dortsaleko zenbakia 23 zen. Erretiratu baino lehen egon zen azken taldea Shanxi Xing Rui Flame izan zen. [1]

Ibilbidea aldatu

2011n profesional bihurtu zen, eta 2011-2012 denboraldian Ros Casares Valencia-n egon zen, Euroligako irabazle izatera iritsiz. Geroago, Txinako Shanxi Xing Rui Flame taldera aldatu zen, han ere 2013ko irabazle suertatuz.[2] 2019an erretiratu egin zen 30 urte zituela, Jhonatan Ironsi laguntzeko, jarri zioten kondena bidegabe batengatik.[3]

Lorpenak aldatu

 
Maya Moore garaikur batekin

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Maya Moore. 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Ingelesez) Maya Moore. 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Liberan al preso al que apoyó la jugadora retirada Maya Moore» AS.com 2020-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  4. (Ingelesez) Maya Moore. 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).