Martin arrantzalea hegan.

Martin arrantzalea (Alcedo atthis) hegazti txiki bat da. Europan, Iparraldeko Afrikan eta Asia hegoaldean bizi da.

Nolakoa da? aldatu

17 zentimetroko luzera du eta 31 gramo pisatzen ditu. Burua, bizkarra eta buztana urdinak dira. Azpialdea berriz laranja bizia da. Buruan eta eztarrian kolore zuriko lerro batzuk ditu.Arrak mokoaren azpialdea beltza du eta emeak laranja kolorekoa.

Zer jaten du? aldatu

Arrain txikiak jaten ditu. Ibaiaren ertzeko zuhaitzetan egoten da eta arraina ikustean eraso azkarra egiten du, arrakasta handikoa. Tarteka intsektuak eta krustazeo txikiak ere harrapatzen ditu.

 
Kolore berdeko lekuetan, urte osoan bizi dira.

Non aurki daiteke? aldatu

Europa, Afrika eta Asiako ibai eta aintziretan bizi da. Ez du migratzen, planetaren iparraldeko espezieak izan ezik; hauek hegoalderantz jaitsi ohi dira negu aldean.

Nola ugaltzen da? aldatu

Uraren mailatik altuera gutxira egiten ditu habiak. Hondarretan zulo sakon bat egiten du bertan arrautzak jartzeko. 4 eta 8 arrautza bitartean jartzen ditu, urtean bi aldiz. Arrautzak txikiak dira. 20 egun inguru pasatakoan txitoak jaiotzen dira.

Bitxikeriak aldatu

-Txori hau behatzeko pazientzia izan izan behar da, normalean adar batean geldi-geldi pausaturik dagoelako eta hegan egiten duenean ziztu bizian arrantzatzeko da.

Izena hainbat hizkuntzatan aldatu

Martin arrantzale bat bideoan.
       Entzun!

  • Gaztelaniaz: Martin pescador
  • Ingelesez: Common kingfisher
  • Frantsesez: Martin-pêcheur d'Europe