👶
Jaiotza
1987ko apirilaren 19a
Nyagan (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
tenislari
📷
Argazkiak
ikusi

Maria Jurievna Xarapova 1987ko apiliraren 19an, Errusian jaiotako tenislari profesional ohia da. Munduko sailkapenan 1.a da, eta bere karreran banakako 27 WTA txapelketa irabazi ditu. Binakako 3 WTA txapel

keta ere irabazi ditu. 2008an sorbaldan zauritua izan ondoren, kosta egin zitzaion lehengo ibilbidea berreskuratzea.

Ibilbide profesionala aldatu

2004an, 17 urte zituela, bere lehen Grand Slama irabazi zuen Wimbledoneko finalean Serena Wiliams garaitu ondoren, emaitza 6-1, 6-4 izanik. Bi urte geroago, 2006an, bigarrena irabazi zuen Estatu Batuetako Irekia Justine Henin tenislari belgikarra garaitu ondoren. Hirugarrena geratu zen 2008an, Australiako Irekia Ana Ivanović garaitu ondoren. 2022ko apirilean, haurdun zegoela iragarri zuen; bi urte geroago, Mariak semearen aitarekin zuen konpromisoaren berri eman zuen.

Biografia aldatu

Gurasoak, Juri eta Yelena, eraikuntzako langilea eta idazkaria, hurrenez hurren, Bielorrusiakoak ziren, baina 1986an Gomeletik Nyaganera aldatu ziren, Chornobilgo istripuak Yelenaren haurdunaldian eraginik izan ez zezan. Hiru urtekin, Maria Xarapova Itsaso Beltzeko Sochi bainuetxera joan zen bizitzera familiarekin, eta han tenisean jokatzen hasi zen osaba Yevgeni Káfelnikovek oparitutako erraketa batekin. Aitarekin eta adina bikoizten zioten neskekin jolasten hasi zen, harik eta 1993an, Moskuko haur mailako txapelketa batean, Martina Navratilovak ikusi zuen arte.