Txikipedia:Manuela Henkel

Manuela Henkel

Manuela Henkel Neuhaus am Rennweg, Alemanian jaio zen 1974eko Abenduaren 4an. Iraupen eskiko kirolaria da, bere ahizpa biatleta, Andrea Henkel, maila handiko kirolaria bezalaxe. Neguko hiru kirol olinpikotan parte hartu zuen 1998 eta 2006 urteen artean.

Kirol ibilbidea aldatu

1994ko Abenduaren 14an egin zuen debuta munduko kopan Tauplitzalmen, 2001eko Urtarrilaren 14an irabazi zuen lehen podiuma Soldier Hollown eta 2003ko Urtarrilaren 19an lortu zuen lehen garaipena . Bere ibilbidean, neguko olinpiar jokoetako hiru ediziotan hartu zuen parte. Urrezko domina bat lortu zuen Salt Lake Cityn 2002an, errelebo proban. 2003ko munduko ipar eskiko proban, bere urrezko bigarren domina lortu zuen kategoria berean, aurrez aipatu moduan. [1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Manuela Henkel. 2020-09-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  2. «Manuela Henkel - Portátil, Biografía | KripKit» kripkit.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).