👶
Jaiotza
1900eko abenduaren 12a
Budapest
💀
Heriotza
1995eko abenduaren 2a
Grenada
🔨
Lanbidea
kimikari
📷
Argazkiak
ikusi
Mária Telkes

Mária Telkes Budapesten 1900eko abenduaren 12-an jaio eta Budapesten 1995eko abenduaren 2an hil zen. Asmatzaile eta zientzialari Hungaro-Estatu Batuarra izan zen. Eguzki energiaren teknologietan lan garrantzitsuak egin zituen.

IKASKETAK aldatu

Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean ikasi zituen fisika eta kimikako ikasketak.

ASMAKIZUNAK aldatu

Telkes ezaguna da 1947an lehenengo sorgailu termoelektrikoa[1] asmatu zuelako,  lehen eguzki berogailu sistema eta lehen hozkailu termoelektrikoa 1953an.

Horrez gain, gailu termoelektrikoen asmatzaile oparoa izan zen, salbamendu-ontzietan erabiltzeko gatzgabetzeko unitate eramangarria barne, eguzki energia eta kondentsazioa erabiltzen dutenak eguzki distilazioaren bidez ur edangarria lortzeko.

SARIAK aldatu

Hiru sari ospetsu irabazi zituen, lehenengoa 1952an eman zioten eta emakume ingenieritzen sozietaten saria izan zen.

Jasotako bigarren saria 1977an izan zen eta Amerikar eguzki energia sozietatea - Charles Greeley Abbot saria irabazi zuen.

Jaso duen azkeneko saria National Inventors Hall of Fame saria izan da eta 2012ean jaso zuen.[2]

ERREFERENTZIAK aldatu

  1. Saila, Kultur. (2011-07-18). «termoelektriko» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  2. Mária Telkes. 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).