Txikipedia:Lythrum salicaria

Lythrum salicaria Litrazeoen familiakoa den belarra da, eta izen arruntez ezagutzen da: erreka, salikaria eta fraidetxoa. Eurasiako hezeguneetatik dator eta berez hazten da gure penintsulan eremu hezeneetan.

Hain berezia denez, UICNk (Naturaren Konbertsaziorako Nazioarteko Erakundea) munduko ehun espezie exotiko inbaditzaile kaltegarrien zerrendan dago.

Ezaugarriak aldatu

- Bi metroko altuerara iritsi daiteke.

- Kolore berde iluneko hostoak ditu.

- Hostoek lantza forma daukate.

- Fruitu txikia dauka, 3-4 milimetrotakoa.

- Loraldia udarekin amaitzen da.

- Haziak heltzean, hostoak gorri distiratsu bihurtzen dira.

Habitata aldatu

Leku hezeetan bizi da, hala nola, ibai ertzetan, erreketan, lakuetan, urmaeletan, aintziretan...

Nola zaindu? aldatu

Lythrum salicaria eguzkia behar du eta baita klima epel-epela ere. Maiz ureztatu behar da, heze egon dadin baita putzuz beteta ere.

Informazio esanguratsua aldatu

Sendabelar gisa erabiltzen da, tripako minak eta buruko minak sendatzeko. Horretaz gain, lorategiko landare gisa ere erabiltzen da. Lore politak eta distiratsuak ditu.

Bere hostoekin ere te on bat ere presta daiteke.