Txikipedia:Lucie Hradecká

Lucie Headecká tenislari profesionala da. 1985ko maiatzaren 21ean jaio zen Pragan (Txekiar Errepublika).

Lucie Hradecká partido batean

Bere ahizpak tenisa praktikatzen zuen ere, biak batera hasi ziren eta bere beso trebea erabiliz, primeran jolasten du. Binaka edo bakarkako partidoak jolasten ditu eta bietan onenetarikoa da. Tenislari izandako entrenatzaileak, Jiri Fencl, tenis entrenatzen dio. Txekiar tenislarietatik Lucie onenetarikoa da. Beste 34 tenislari daude, adb: Mirian Kolodziejová edo Denisa Allertová dira Txekiar tenislariak.[1]

Ibilbidea eta emaitzak aldatu

 
Bere selekzioa irabazle

2002an tenisa seriotasunez jokatzen hasi zen eta 2004. urtean profesionala bihurtu zen bere entranatzailearen laguntzaz. 2006an WTA (Emakumezkoen tenis elkartea) Tourren binakako lehen tituloa irabazi zuen Portorozen, Renata Varácová izan zen bere bikotekidea. 2007an, Indian Wells Masters txapelketako binakako finalaurrekoak jokatu zituen, bere bikotekide Vorácovárekin. 2008ko uztailean Bas Gasteinen bakarkako lehen finalera iritsi zen, baina Pauline Parmentier laugarren sailkatuaren aurka galdu zuen. 2009an Winblendon txapelketan, bi partida puntu izan zituen Ana Ivaconic 13. sailkatuaren gainerik lehen itzulian; hala ere, galdu zuen. 2010. urtean Txekiar selekzioarekin debutatu zuen eta final laurdenetara iritsi zen. 2011an Roland Garrosen finalera heldu zen bere bikotekide Andrea Hlaváĉkovárekin eta munduko 41. jarri zen. 2012 hainbat finalera heldu zen, Winblendon, EE.UU. irekira, Olinpiar jokoetan bigarren postua lortu zuen eta  hasiera eman zion emakumezkoen tenis txapelketan, Aukland Opena deiturikoa. Kanpoko pista gogorrenetan jokaturikoa. 2013 urtean Roland Garrosera, Australiako irekira eta EE.UU. irekira heldu zen. 2015an munduko 141. postuan jarri zen, Australiako irekian parte hartu zuen. 2016an berriz, Australiako irekira heldu zen eta binakako lehen 10 sailkapena lortu zuen. 2017 EE.UU. irekian parte hartu zuen. 2019. urtean WTA Primier Brisbanen irabazi zuen Olga Danilovicen aurka jokatu zuen. Beraz, tenis txapelketa guztietan zerbait irabazi zuen, Olinpiar jokoetan, Grand slametan[2]

Gaur egun aldatu

Gaur egun (2022) Lucie tenisera jolasten jarraitzen du, adibidez: Dubaiko txapelketan.[3]

Errreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lucie Hradecká. 2021-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Lucie Hradecká. 2021-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Lucie Hradecká. 2021-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).