Lev Tolstoi, 1908ko argazki batean.

Lev Tolstoi idazle errusiar bat izan zen. 1828ko irailaren 9an jaio zen, eta 1910eko azaroaren 20an hil.

Oso gaztetan, umezurtz gelditu zen: bi urte zituenean, ama hil zitzaion; bederatzi urte zituenean, berriz, aita.

Liburu bikainak idatzi zituen. Horien artean, oso ospetsuak dira Gerra eta bakea eta Anna Karenina.

Tolstoi euskaraz aldatu

Tolstoiren lan banaka batzuk topa daitezke euskaraz:

  • Alegiak, Bittor Madinak itzulia, Baroja argitaletxea (1985).
  • Zaldi baten historia, J. L. Egigurenek itzulia, Mensajero argitaletxea (1998).
  • Ivan Ilitxen heriotza, Xabier Mendigurenek itzulia, Ibaizabal argitaletxea (1991).
  • Zenbat lur behar ditu gizon batek?, Mikel Vilchesek itzulia, Denonartean argitaletxea (2011).
  • Zer da artea?, Aritz Gorrotxategik itzulia, Meettok argitaletxea (2013).