Txikipedia:Leo (konstelazioa)

Leo edo Lehoia zodiakoko konstelazioetako bat da. Cancer eta Virgo artean dago. Izar distiratsu asko ditu, adibidez, Regulus, Algieba edo Denebola. Gainera, galaxia distiratsu asko ditu;

Leo konstelazioa

Izar nagusiak aldatu

  • α Leonis konstelazioko izarrik distiratsuena, lehoiaren aurrealdean dago. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. Izar bero zuri-urdina da, Eguzkia baino 240 aldiz distiratsuagoa.
  • β Leonis izar zuri bat da, Leoren eskubiko ertzean kokatuta.
  • γ Leonis Bi osagaiak izar hori-laranjak dira, eta biak oso handiak dira.
  • δ Leonis, Izar zuria da.
  • ζ Leonis, erraldoi-fasean dago. Lurretik urruti dago.
  • η Leonis, supererraldoia, zuria eta oso argitsua. Lurretik oso urruti dago.