Txikipedia:Laura Hodges

Laura Hodges

Laura Hodges,  jaiotzaz Laura Ann Summerton deitua, Adelaidan (Australia) jaio zen, 1983. urtean. Saskibaloi jokalaria da, eta Geas Basket taldean jokatzen du pivot posizioan. 1,88m-ko garaiera du, eta 76kg pisatzen ditu.

Lorpenak aldatu

2002. urtean, Australiako emakumezkoen gazte taldearekin urrezko domina lortu zuen, eta 20 urtetik beherako txapelketan Bob Staunton saria lortu zuen, txapelketako jokalari onena izateagatik. Urte bat geroago, Australiako selekzioarekin beste sari bat lortu zuen, jokalari gazte onena izateagatik. 2004 eta 2008ko olinpiadetan, zilarrezko bi domina lortu zituen, eta 4 urte geroago, 2012an brontzea lortu zuen. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Laura Hodges. 2022-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).