LAGRAN

AURKEZPENA:

Lagran herri txiki bat da, Arabako probintziaren hegoaldean kokatuta dagoena, haran batean. Bere kodigo postala 01118 da eta 756 metroetara dago. Herri txiki honek 33 kale ditu, kale horietan 110 pertsona bizi dira.

DEMOGRAFIA:

Herri honek 110 biztanle ditu, geihenak helduak dira, biztanleria begiratuta herri txiki bat dela esaten da.

Herri honetako jaio berriak, Josu eta Hodei dira. Hodei abuztuan jaio zen, eta Josu abenduan.

Duela gutxi, Lagran herri zaharrena zen, Araban eta Euskadin. Biztanleriaren %38, 65 urte edo gehiago zuten.

UDALA:

Udalak, hiru herriz osatuta dago: Villaverde, Pipaon eta Lagran. Hiru herrietatik handiena Lagran denez, udala Lagranen dago. Hiru herriak elkarrekin, 175 biztanle dituzte. Lagran 110 ditu, Pipaon 39 eta Villaverde 26.

JAIAK:

Abuztuaren 24-tik 27-arte Lagraneko jaiak dira San Bartolomeren omenez. Egun batean ermitara igo, meza egin eta txoripanak jaten dira.

Ostiral santua ospatzen da ere.

Maiatzaren lehen igandean, hiru herrien biztanleak erromeria ospatzen dute, Las Cruces goialdean,

Loza, Pipaon eta Lagran herrietatik gertu. Leku hau, burdinbide zaharreko trabesekin bizilagunek eraikitako hiru basabideak adierazten dute.

HERRI MUGAKIDEAK:

Lagranetik iparraldera abiatuta, Bajaurira iritsiko zinen. Lagranetik hegoaldera abiatuta, Toloño mendilerrora iritsiko zinen, mendiaren beste aldean, Laguardia izeneko herri bat dago. Lagranetik ekialdera abiatuta, Villaverdera iritsiko zinen. Lagranetik mendebaldera abiatuta, Pipaonera iritsiko zinen.

ZERBITZUAK:

Herri hau, txikia izan arren, hainbat zerbitzu ditu: 2 taberna, frontoia, polikiroldegia, ludoteka, medikua, adinekoentzako eguneko zentroa, ardoa eta arrainaren ibilbidearen museoa, landetxea eta 2 parke tabernen ondoan.

HISTORIA:

Jakinda Lagran 1165. urtean ia existitzen zela, ez dakite asko bere jatorriaz. Iñigo Arista, Iruñaren erregea sortu zuen. 1515. urtean herri harresituta zen. Harresiaren atal batzuk oraindik kontzerbatzen dira, Portal Del Cristo, herriaren mendebaldeko sarrera zena. Elizaren inguruan, etxeak borobil forma ematen diote.

XV. mendean Nafarroako erreinutik, Gaztelazko erreinura pasa zen. Lagran eta Villaverde, Salinasko kondearen lurretako parte izan ziren. Gero, bere oinordekoei pasa egin zion, Gaiberrako kondeei.

IBILBIDEAK:

Lagranetik, mendi-ibilbidea eta mendizaletasuneko ibilbieak daude egiteko. Mendi-ibilbidetatik, famatuena ardoa eta arrainaren ibilbidea da, ruta honek 166km ditu eta Oionetik Bermeorarte joaten da. Mendizaletasuneko ibilbidetatik, famatuena Gazteluko Gurutzea mendia da, mendi hau Toloño mendilerroan kokatuta dago, 1432m ditu eta Lagranetik 2 orduko paseoa da.

IBAIAK:

Lagranen dagoen haran berdinean, Ega ibaia sortzen da. Ega, Lagranetik igarotzen da, eta gero, ekialdera doa, San Adrianarte. Hor, Ebro ibaian itsasoratzen da.

MONUMENTU NABARMENAK:

  1. ANDRE MARIAREN JAIOTRA PARROKIA: Lagranen erdigunean eta alde altuenean Andre Mariaren jaiotzaren parrokia dago, XVI. mendeko eta estilo platerezkokoa. Tenpluak atari platerezko ederra du, XVI. mendeko adibide ona dela. Bere erretaula nagusi nabarmena banku batek eta gainjarritako hiru gorputzek osatzen dute. Erdigunean Errenazimenduko tenplua duen sagrario baten adibide eder batek hartzen du. Haren dorre karratuak, harladuz eraikia, kateak ditu izkinetan. Harrizko gailur batek estaltzen du, azken mendean gehitutako arkupea, sarrerako puntu erdiko bi banku eta atari platerezko eder batekin.
  2. VIANAKO JAUREGIA: Herriaren hegoaldean, Vianako jauregia nabarmentzen da, arkitektura barrokoko eraikina, XVIII. mendean erlijioarekin, politikarekin eta literaturarekin lotutako pertsonai garrantzitsuen jaioterria izan zen. Eraikinak bere fatxadan bi familien armarri ditu, harrian landuak. Eta arku-itxiera duen gela handi bat ere. Arabako, mendialdeko arkitektura zibilaren adibidearekin onenetakoa da.
  3. SAN BARTOLOME ERMITA: Lagranetik kilometro bat baino pixka bat gehiago hegoaldera, San Bartolome baseliza dago, XVI. mendekoa. San Bartolome ermitaren ondoa, akanpatzeko gunea duen parke bat dago, Okon parkea izenekoa. Aterpea eta beste zerbitzu batzuk ere baditu, hala nola iturriak eta merenderoak. Logela estali bat ere badago, erabiltzeko udalari eskatu behar zaio.

IZENA:

Bere izanaren jatorria LARRA-GAN da, belardian esan nahi du. Gazteleraz Sobre el prado.