Kristalizadorea.

Kristalizadorea laborategian erabiltzen den beirazko tresna bat da. Disoluzio batetako solutua kristalizatzeko erabiltzen da.

Deskribapena aldatu

Oinarri zirkularra izaten du, nahiko zabala. Altuera nahiko txikia izaten du.

Erabilera aldatu

Disoluzio batekin betetzen da. Denbora pasa ahala ura lurrundu egiten da eta solutua oinarrian gelditzen da. Kristal politak eratzen dira, horregatik du izen hori. Ohikoa da kobre sulfatoarekin probatzea, kolore urdineko kristal politak sortzen direlako.