Txikipedia:Koreako penintsula

Koreako penintsula edo Korea, ekialdeko Asiako penintsula da.

Koreako penintsula

Koreako penintsula bi lurraldetan dago bananduta, Hegoaldeko lurraldea, Koreako Errepublika edo Hego Korea bezala ezagutzen dena, eta iparraldeko lurraldea, Koreako Errepublika Demokratiko Popularra edo Iparraldeko Korea bezala ezagutzen duguna.

Koreako penintsula eskualde liluragarria da, historia aberatsa eta kultura zirraragarria baitu.

Gatazkak aldatu

Koreako penintsulan gatazkak izan dira urteetan zehar, 1950 eta 1953 artean izandako Koreako Gerra barne. Gerra honek, bi nazioak banatzen dituen Zona Desmilitarizatua (DMZ) bezala ezagutzen den muga oso gotortua utzi zuen.

Kultura aldatu

Ipar Korea ezaguna da bere erregimen politiko autoritarioagatik eta bere gizarte hermetikoagatik; Hego Korea, berriz, potentzia ekonomiko bihurtu da, demokrazia biziarekin eta goraka doan industria kulturalarekin, K-Pop eta zinemaren kasuan.

Koreako penintsula ere ezaguna da bere gastronomia bikainagatik, kimchi, bulgogi eta bibimbap adibidez, dira jateko preziatuenak .

Paisaia ikusgarriak ditu, mendi malkartsuetatik hondartza ederretaraino doazenak.

Korean gauza oso interesgarriak ikusi edota egin ahal dira, adibidez, Gyeongbokgung jauregi ederra ikusi Myeongdong Merkataritza Zentroan bertako gastronomia anitza dastatu, croisant tayaki, adibidez. Plan interesgarria ere hango arropa tradizionala, hanbok izenez ezaguna, janztea. Jantzi hau manga luzedun blusa bat da behekaldean gona luze batez eginda, dotorezia ematen dioten zinta eta brodatu askorekin apaindua.

 
Koreako penintsularen banderak

Ipar Koreako hiriburua Pyongyang da, monumentuz eta erregimenaren ikurrez betetako hiria; Seul, berriz, Hego Koreako hiriburua, metropoli moderno eta zalapartatsua da, historia aberatsa du eta tradizioa modernitatearekin nahasten du.