Karta, karta-jokoetan jokatzeko sorta bat da. Laukizuzen forma, kartoizkoa eta alde batean irudi zenbaki eta hizkiak daude, beste aldean berriz apaingarriak.

Karta sorta desberdinak.
Karta sorta desberdinak.

Mota ezberdinak daude, adibidez: ingelesak, frantsesak, espainiarrak, alemaniarrak edo Tarota.

Historia aldatu

Aspalditik jolasten da kartekin. Fitxekin jolasten diren jolasetan inspiratuta daude.

XII. mendean sortu ziren Txinan. XIV. mendean Europara iritsi ziren. Hasieran Tarotean oinarrituta zeuden eta lau logo desberdin zituzten karten: kopak, txanponak, makilak eta zimitarrak. Karta hauetatik gaur egungo espainiar eta italiar kartak sotu ziren.

Karta alemaniarrak sortzeko, italiarren kartak hartu eta garatu egin zituzten. Ezkurrak, ezkilak, bihotzak eta hostoak dituzte karta horiek. Frantziarren kartek berriz, bihotz, erronbo, pika eta hirustak dituzte. Ingelesen kartak ere frantziarren karten antzekoak dira.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Karta. 2021-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).