Txikipedia:June Almeida

👶
Jaiotza
1930eko urriaren 5a
Glasgow
💀
Heriotza
2007ko abenduaren 1a
Bexhill-on-Sea (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
birologo
📷

June Almeida (June Dalziel Hart), eskoziar birologoa izan zen.

Jaiotza aldatu

June Almeida 1930eko urriaren 5ean jaio zen Duntroon kaleko 10ean, eta 2007ko abenduaren 1ean hil zen Bexhil-en, Glasgown; ama Jane Dalziel zen eta aita Harry Leonard Hart, autobus gidaria.

Ikasketak eta lana aldatu

16 urterekin eskola utzi zuen histopatologiako teknikari gisa lan egiteko Glasgowko Royal  Infirmary-n. Ondoren, St. Bartholomew Ospitalera joan zen lanera.

1954ko abenduaren 11n Enrique Rosalio (Henry) Almeidarekin (1913–1993) ezkondu zen, Venezuelako artista, eta alaba bat izan zuten: Joyce. Kanadara joan ziren bizitzera, eta han June Almeidak Ontarioko Minbiziaren Institutuan lan egin zuen mikroskopio elektroniko teknikari gisa. Titulu formal gutxi izan arren, bere gaitasunei esker, lanean gora egin zuen.  

Egindako argitalpenek egitura birikoa identifikatzeko egindako lana agertzen zuten eta izen ona eman zioten. Bere gaitasunak ondo ezagutzen zituen A. P. Watersonek, orduan St Thomas's Hospital Medical School- eko mikrobiologiako irakaslea zenak, eta, horregatik, Ingalaterrara itzul zedin eta ospitale hartan lan egin zezan konbentzitu zuen 1964an.

Erreferentziak aldatu

https://mujeresconciencia.com/?s=June+almeida

June Almeida