👶 Jaiotza 1960ko azaroaren 27a Dnipro |
🔨 Lanbidea ekonomialari |
📷 Argazkiak ikusi |
Julia Volodymyrivna Tymoxenko politikari ukraniar bat da. Dnipro, 1960ko azaroaren 27an jaio zen. 2005eko urtarrilaren 24tik 2005eko irailaren 8ra, eta 2007ko abenduaren 18tik 2010eko martxoaren 4ra, Ukrainako lehen ministroa izan zen.
Biografia aldatu
Familia aldatu
Aita | Volodymyr Hrihyan |
---|---|
Ama | Lyudmila Telehina |
Ezkontidea(k) | Oleksandr Tymoshenko |
Seme-alabak | Ez ditu |
Hezkuntza aldatu
Heziketa | Dnipro University of Technology
Oles Honchar Dnipro National University |
---|---|
Hezkuntza-maila | Candidate of Economic Sciences (en) |
Ibilbide profesionala aldatu
2004an, Viktor Justxenko Ukrainako lehendakaritzara eraman zuen eta Iraultza Laranjan parte hartu zuen aktiboki. 2010eko presidentziarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina, alde txikiaz, Viktor Janukovitx nagusitu zitzaion. 2014ko hauteskundeetan bigarren postuan geratu zen, botoen %12,39 bilduta.
Kartzela aldatu
2010eko maiatzetik aurrera Tymoxenkoren aurkako zenbait auzi penal ireki ziren. 2011ko urrian zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, botere gehiegikeria eta funts publikoen bidegabeko erabilpena egotzirik. Berak epaiketaren atzean arrazoi politikoak zeudela salatu zuen. 2014ko otsailaren 22an utzi zuten libre, Euromaidan iraultzaren amaiera aldera.