👶
Jaiotza
1998ko maiatzaren 13a
Garinoain
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Osasuna

Jon Monkaiola 1998ko maiatzaren 13an jaio zen Garinoainen (Nafarroa, Euskal Herria)  eta futbolari profesionala da.

Kirol ibilbidea aldatu

Bere hastapenak futbolari gisa Peña Sport-en (Tafallan) izan ziren, Garinoainetik 10 kilometrora. 2017. urtean C.D. Iruña joan zen, hau da, Osasunaren filialera. Denboraldiaren erdia aldera Osasuna Promesasera eraman zuten eta hortik 2 denboraldira lehenengo taldera igo zen. Geroztik 4 denboraldi daramatza lehenego taldean eta 2031. urtea arte kontratua dauka bertan gelditzeko baldintza oso onetan, 22 milioiko klausula altuarekin, hain zuzen ere.

Taldeak aldatu

Taldea Denboraldiak Partiduak Golak
Peña Sport 2008-2017 684 ggb 350 ggb
C.D. Iruña 2017-2018 16 0
Osasuna B/Promesas 2017-2019 55 5
C.A. Osasuna 2019- 131 5

C.A.Osasunaren lehen taldearekin egin zuen debuta, Lehen Mailan, C. D. Leganesen aurkako partidan (0-1) eta 90 minutu jokatu zituen. Hilabete batzuk geroago, abenduaren 1ean, bere lehen gola sartu zuen R.C.D.Espanyolen aurka 2-4 irabazita.

Olinpiadak aldatu

2021eko uztailean Tokioko Olinpiar Jokoetan jokatzeko deitu zuten. Txapelketa horretan lau  partida jokatu zituen ordezko jokalari aterata. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Jon Moncayola. 2023-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).