Irurtzun Euskal Herrian dagoen herri bat da. Iruñetik 20 kilometrotara dagoena. 2223 biztanle ditu. Sakana ibarrean eta Arakil eta Larraun ibaiak lotzen diren lekuan dago.

Klima aldatu

Irurtzunek klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko klima dauka. Urtean gutxi gorabehera 140 egun euritsu ditu, bere bataz besteko tenperatura 12 gradukoa da.Aldaketa termikoa txikia da urtean zehar. Irurtzungo iparraldean dauden Bi Haizpea mendiek klima balantzatu egiten dute prezipitazioak urriagoak dira eta udako garaian hilabete lehor bat egotea eragiten dute.

Zuhaitz espezie ugari hazten dira Irurtzungo herriaren inguruan, haritza, zumea eta pagoa.

Historia aldatu

Historian zehar borroka asko egon dira Irurtzunen. Erdi Aroan Aixita izeneko gaztelu bat zegoen Bi Ahizpako lekuren batean. 1415. urtean gaztelu hori suntsitu zen, inguruko biztanleak beste leku batera joan zirelako. 1512. urtean “Irurtzungo gudua” izan zen Oskiako pasabidean. Gaztela erreinuko ibaditzaileek, Albako dukea buru zutela, Nafarroako erresuma garaitu zen defendatzen zuen armadarengatik. XVIIII. menderen amaieran, Konbentzio gerra hasi zen, bertan, Frantziako armadak herria menderatu zuen eta bertan hazitako produktuak, ganaduak… beraientzako hartu zituzten. Horrekin batera, Tifus izeneko izurrite bat zabalduzen Irurtzunen. 1914. urtean Iruña eta Donostia arteko burdinbidea ireki zen. 1929. urtean trenbidearen arteko gainbehera sortu zen, 1953. urtean terenbidearen zati batzuk kendu zituzten uholdearengatik.

Ospakizunak aldatu

Irurtzungo jaiak uztaileko azken aurreko asteburuan ospatzen dira, 6 eguneko jaiak izaten dira. Bestalde, azaroaren 11n, San Martin eguna ospatzen da, Otsailaren 4an beste ospakizun bat egoten da Irurtzunen.

Eliza aldatu

San Martin eliza, XIX. mendearen azken hamarkadan diseinatutako eliza da. 1935. urtean Trinitatetik ekarritako ama-birjin gotiko bat jarri zuten elizan eta handik gutxila zaharberritu egin zuten.