👶
Jaiotza
1995eko uztailaren 9a
Lasarte-Oria
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Iraia Iparragirre partidu batean

Iraia Iparragirre Argandoña Lasarte-Oria, 1995eko uztailaren 9an sortu zen.

Gipuzkuar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Real Sociedad futbol-taldean jolasten du eta 2 zenbakia darama.

Fisioterapia ikasten hasi zen  2019-2020 ikasturtean.

Erreala aldatu

2015ean Realak fitxatu zuen; honela, lehen mailan jokatzeko saltoa eman zuen.

2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin Erreginaren Kopa titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.

Superkopa aldatu

Abuztuan, Euskal Herriko Kopa irabazi zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean.

2020ko otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.[1] [2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Iraia Iparraguirre Argandoña. 2021-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. Iraia Iparragirre. 2022-01-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).