Ipar-katamotza (Lynx lynx) tamaina ertaineko katu basatia da.
Ezaugarri orokorrak aldatu
Ipar-katamotza Europan aurkitzen den felidorik handiena da. Basakatua baino hiru-lau handiz handiagoa da. Europako harrapariri handienetan hirugarrena da, otsoa eta hartz arrea dira bera bera baino handiagoak.
Azpiespezie ugari daudenez kolore eta tamainan aldakortasun handiak daude.
Pisua aldatu
Arren kasuan ipar-katamotzek 21,6 kg-ko pisua dute. Emeen kasuan aldiz, 18,1kg pisatzen dute.
Luzea eta tamaina aldatu
Animalia hauek 80-130 zentrimetro arteko luzera eta 60-70 zentimetro arteko altuera izaten dute.
Habitata aldatu
Ipar-katamotza nagusiki ungulatu populazio handiak aurkitzen diren Europako eta Siberiako baso-inguruneetan bizi dira. Dena den, beste hainbat habitatetako bizimodura moldatu dira, hala nola, Asia erdialdeko baso irekiagoetara edota Himalaiako sastrakadi itxietara.
Elikadura aldatu
Katu basati hau haragijalea da, hau da, beste animalia batzuk jaten dituen izaki biziduna da. Animalia honen harrapakinik ohikoenak ungulatu txikiak dira. Ungulatuak oinetan apoak dituen ugaztunak dira. Horien eskasia dagoenean animalia txikiagoak jaten dituzte, hala nola, erbiak.
Ugalketa aldatu
Gutxi gorabehera hiru hilabetez, otsailetik apirilera, araldian egoten dira eta kumeak maiatza eta ekaina inguruan jaiotzen dira. Emeek 69 eguneko ernaldia izaten dute eta 2-3 kume izaten dituzte. Kumeak amarekin egongo dira 10 hilabetetara iritsi arte.
Emeak 20-24 hilabeterekin hasten dira ugaltzen eta arrak 30 hilabeterekin.
Ipar-katamotza Euskal Herrian aldatu
Gaur egun ezin da zientifikoki baieztazu Euskal Herrian ipar-katamotzik geratzen denik. Baina bai dago frogatuta garai batean espeziea bertan egon zela. Azkenak joan den mendean galdu ziren. Beste aldetik, zenbait ikerketa zientifikok adierazten dute Euskal lurraldeetan Haitzuloetako katamotz izeneko katamotz mota bat egon zela azken glaziazioaren garaian.