Inuktitutera Kanadako inuitek (eskimalek) hitz egiten duten hizkuntza da. Alaska iparraldea eta Groenlandia ere hartzen ditu, mapan ikusten den bezala.
Dialekto asko ditu eta, guztiak kontuan hartuta, 80.000 edo 90.000 pertsonak hitz egiten dute.
Hitzak aldatu
Idazkera oso berezia du inuktituerak. Begira itzazu adibide batzuk:
Euskaraz | Inuktituteraz | Inuktituteraz (gure alfabetoz) |
---|---|---|
Inuktitutera | ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ | Inuktitut |
Kaixo | ᐊᐃ | Aluu |
Eskerrik asko | ᖁᐅᓇ | Quana |
Agur | ᓴᐃᒧ | Baj |