Intxaurrondo arrunt, Juglans generoko zuhaitza da jatorriz ekialde hurbilekoa, Himalaia eta Txina hego-ekialdea arte zabaldua. Intxaurrak ematen ditu.
Ezaugarriak aldatu
Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 30 metro garai izan daiteke. Itxura sendoa eta zabala du, eta enbor lodi marroia. Hosto handi eta zatikatuak ditu, hau da, hosto bakoitza hosto txikiz osaturik dago. Hosto bakoitza, 3 edo 9 hosto txikiz osaturik dago. Lore arrak eta emeak ezberdinak dira. Lore arrak infloreszentziatan baturik daude, eta emeak, berriz, tente daude. Fruitu borobilak ematen ditu.
Habitata aldatu
Baso eta haltzadietan da ugaria.
Erabilera aldatu
Fruitu lehor honek nutrizio balio handia du, hori dela eta, era askotara jaten da.