Txikipedia:Intsektuen hotel


Intsektuen hotela, Orioko Zaragueta Eskolan.

Intsektuen hotela egurrezko eraikin bat da intsektuak babesteko balio duena. Tamaina eta forma ezberdinetakoa izan daiteke, baina beti ere baldintza batzuk bete behar ditu:

  • Egurrak lehorra egon behar du.
  • Hegoaldeari begira kokatu behar da, eguteran.
  • Atzeko aldea estali behar zaio.
  • Iragazkaitza izan behar du.
  • Aurre aldetik alanbre batekin itxi behar da.
  • Gela bakoitza intsektu mota bakoitzarentzat egokia den materialez bete behar da.


Zertarako balio du? aldatu

Badira baratzean eragin ona duten ornogabeak: izurriak kontrolatzen dituztenak, deskonposatzaileak, polinizatzaileak… Intsektuen hotelarekin ornogabe onuragarri hauek erakarriko ditugu Lau onura nagusiak hauek dira: Intsektuen dibertsitateari eusten lagunduko du. polinizazioa bultzatuko du. Izurria kontrolatzeko lagungarri izango da. Lurzoruaren emankortasuna handituko du.