Txikipedia:Inka Grings

Inka Grings 1978ko  urriaren 31ean jaio zen Alemanian Düsseldorf. 1999, 2009 eta 2010 ean urteko futbolista izan zen Alemanian.

Inka Grings

Gringsek berehala lortu zuen leku bat lehen taldean, eta emakumezkoen Bundesligako goleatzailerik emankorrenetako bat bihurtu zen.

Kirol ibilbidea aldatu

Txikietan tenista izan nahi zuen baina Alemaniako tenis klubak ez zuen onartu, orduan 1984ean futbolean jolasten hasi zen TVS Eller 04 ekipoarekin. 1995 urtean taldez aldatu zen, 1995ean taldez berriro aldatu zen eta FC Rumeln-Kaldenhausen taldean sartu zen. Gero talde hori FCR 2001 Duisburg bihurtu zen eta ekipo horretan  pasa zuen bere karrera profesional guztia. Gringsek berehala lortu zuen leku bat lehen taldean, eta emakumezkoen Bundesligako goleatzailerik emankorrenetako bat izan zen. Goleko titulua lortu zuen sei garaietan eta 2000an Bundesligako txapelketan 38 golekin ligako  errekorra lortu zuen.  

2006 urtean ekipoko entrenadoreak denbora baterako kaleratu zuen jarrera arazoaengatik. Gringsek kapitainaren tituluari uko egin zion eta baste talde batera joatea eskatu zuen, baina entrenadoreak uko egin eta gero Duisburgarekin segitu zuen. 2009 an Txapeldunen Liga UEFA Emakumezkoena  eta DFB kopa irabazi zituen.

Bere ibilbidean hainbat lesio izan zituen arren, Bundesligako historiako goleatzailerik onena da. 2011ko urtarrilaren 29an, bere 350. gola sartu zuen lehen mailako futbolean.

Selekzioa aldatu

Grings-ek 1996ko maiatzaren 5ean egin zuen debuta Alemaniako emakumezkoen futbol-selekzioarekin, Finlandiaren aurkako partida batean. 1999ko Emakumezkoen Munduko Futbol Kopan parte hartu zuen, eta hiru gol sartu zituen. Hurrengo urtean brontzezko domina lortu zuen Sidney 2000ko Joko Olinpikoetan.    

Selekzio nazionalarekin izan duen ibilbidea hainbat aldiz eten dute lesioek. Ezin izan zuen 2003ko Munduko Kopan parte hartu, edo 2004ko Joko Olinpikoetan, aurreko lokailu gurutzatuan lesio larria izan zuelako, eta, gainera, kirol ibilbidearen  amaiera iragarri zuen, baina sendatu eta iritziz aldatu zuen.

2005eko Emakumezkoen Eurokopako golegilerik handiena izan zen, eta Alemaniako selekzioak irabazi zuen, baina Silvia Neid taldeko entrenatzailearekin desadostasunak izan zituen 2007ko Munduko Kopako eta 2008ko Joko Olinpikoetako taldetik kanpo geratu zen.

2009. urtean itzuli zen selekziora, Finlandian 2009ko Emakumezkoen Eurokopan Europako txapelduna izan zenean, eta, gainera, txapelketa goleatzea lortu zuen.

Alemaniako 2011ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketarako Grings izendatu zuten.