Txikipedia:Ines Osinaga

Ines Osinaga Urizar (Arrasate, Gipuzkoa 1982) euskal musikari eta plazandrea da. Eskusoinua jotzen du eta musika irakaslea ere ba da. Lehenengo, Ekon eta Bad F-line taldeetan aritu zen, eta Gose taldeko abeslaria izan zen. Trikitixa erabiltzen zuen Gose taldean, musika elektronikoa jo arren.

Ibilbidea aldatu

 
Ines Osinaga eskusoinua jotzen.

Gaztetan trikitixa jotzen ikasi zuen Maixa eta Ixiar. Biokimika ikasketak egin zituen Bilbon.

15 edo 16 urte zituela hasi zen musika sortzen, baina ez zuen aurkitu halako musikarentzako zirrikiturik. Geroago, rock & roll-a landu zuen Ekon taldearekin.

Ahurdun zegoela eman zuen azken kontzertu bat, baina ama izan eta gero, kontzertuak utzi zituen. Noizbait agertokietara itzultzeko asmoarekin, ziur asko beste modu batera aintzarekin bateragarria den modu baten. Gose utzi zuen abiadura handiko tren baten gainean jarrita sentitzen zelako, eta oso zaila egiten zitzaiolako pentsatzea, sentitzea, bizitzea eta edozer gauza egitea.

2017-an mugitzen hasi zen berriro poliki-poliki: kontzertuak, hitzaldiak, eskolak, irakasle lana, soinu banda bat dokumental batentzat, poesia emanaldi musikatu bat Uxue Alberdirekin

Diskografia aldatu

Ekon:

Gose:

Erreferentziak aldatu

  1. Ines Osinaga. 2022-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).