Hiru Erregeen mahia Euskal Herriko mendirik garaiena da.
Kokapena aldatu
Pirineoetan kokatuta dago, Erronkariko ibarraren ipar-ekialdean. Hala ere, Nafarroa Garaian eta Hego Euskal Herri osoan ekialderen dagoen puntua da.
Garaiera aldatu
2.446m-ko garaiera du eta Euskal Herriko mendirik garaiena da.
Izena aldatu
Hizkuntza guztietan hiru erregeak dira. Diotenez mendiaren izenak Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako erregeak aipatzen ditu, aintzinako erresuma horien mugak aipatzen bertan elkartzen baitziren.
Abiapuntuak aldatu
- Belagoako aterpetxetik (Erronkari): 10 orduko joan-etorria.
- Linzako aterpetxetik (Anso): 8 orduko joan etorria.