Txikipedia:Henry Ford

Henry Forden erretratua.

Henry Martin Ford 1863ko uztailaren 30ean jaio zen eta 1947ko apirilaren 7an hil zen. Fundatzailea izan zen eta produkzio handiko ekoizpen kate modernoak erabili zituen lehena. 161 patente erregistratu zituen bere herrialdean eta munduko ezagun eta aberatsenetakoa bilakatu zen.[1]

Bizitza aldatu

Henry Ford Estatu Batuetako jatorria zuen, baina Irlandan bizi izandakoa zen.

1873ko udan, Henryk nekazari lanetarako erabil zitekeen lurrun makina ikusi zuen lehen aldiz. Fred Reden langileak gurpil batzuen gainean jarrita eta katea bidez konektatuta zeukan. Henry txundituta geratu zen tresna harekin eta hurrengo urtean Redenek berak erakutsi zion motorra piztu eta erabiltzen.

1888an, Clara Bryantekin ezkondu zen eta ume bakarra izan zuten: Edsel Bryant Ford (1893-1943). Tarte horretan, haren lanbideak etxaldea eta zerrategia izan ziren.

1891n, Fordek ingeniari postua lortu zuen Edisonen konpainian eta, 1893an, postu hoberenetara iritsi zen. Horrek gasolina motorrekin egiten ari zen esperimentutarako denbora eta diru nahikoa eman zion eta, 1896ko ekainaren 4an, Quadricyclea asmatuta zeukan, jada.[1]

T modeloa aldatu

 
XX.mende hasierako Ford T modeloa

1908ko urriaren 1ean azaldu zen merkatura T modelo kotxea,berrikuntza ugari zituen:bolante ezkerrean,motorra,trasmisioa itxiak, 2 malguki eta lau zilindro bloke batean enkajatuta…Merkea eta gidatzeko erraza zen urtetik urtera prezioa jetsi egiten zen.Gidari gehienak 1920ean Ford T modeloa erabiltzen zuten.

Publizitatea ere garrantsitsua zen Henry Forderentzat, berak egin zuen aktore bezala,egunkari guztietan atera zen, AEBtako hiri orok eskaintze zuen autoa lortzeko aukera.Salmentak gorakada izugarriak izan zituen eta urtero ziren aurreko urteko errekorrak. 1914an 250.000 auto baino gehiago saldu ziren.[1]

A modeloa aldatu

 
1928ko Ford A modeloa

1926ean Ford T modeloa salmentak erori egin ziren eta Henry modelo berri bat behar zuten. Berrikuntza ugari hasi ziren egiten eta 1927ko abenduan Ford A jaio zen. 1931n ekoiztu egin zuten eta 4 miloi egin zituzten, urtero aldaketak egiteko konpromisoa ere hartu zuen konpainiak, gaur egun egiten denez.[1]

Ford hegazkin konpania aldatu

Ford,beste automobil-enpresek bezala, abiazio negozioan sartu zen Lehen Mundu Gerran, Liberty motorrak eraikiz.Gerra ostean, barneko fabrikaziora itzuli zen 1925era arte, Henry Fordek Stout Metal Airplane Company erosi zuen arte.

 
Henry Ford abiazioaren negozioan ere murgildu zen.

Ford-en hegazkin arrakastatsuena Trimotor izan zen, normalean Tin Goose deitua.[1]

Forden lan filosofia aldatu

1914ko urtarrilaren 5ean, lanaren ordainketa hobetu egin zuen. Programa iraultzaile honek lanaldia eguneko 9 ordutik 8ra ​​murriztea ere barne hartzen zuen.[1]

Erreferentzia aldatu

  1. a b c d e f Henry Ford. 2022-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).