Txikipedia:Haira Aizpurua

Haira Aizpurua bertsotan
Haira Aizpurua bertsotan

Haira Aizpurua Ibargarai edo Haira Aizpurua Saran sortu zen 2006an. Euskal bertsolari gazte bat da.[1]

Bizitza aldatu

Haira aizpurua 2006an sortu zen Saran. Bere burasoak Karlos Aizpurua eta Mirentxu Ibargarai dira. Anai ttiki bat ere badu, Unax izenekoa. Haira Azpuruak kantatzen ikasi zuen mintzatu bezain laster. Goizik bertsotan hasi zen izan ere bere familian, aita eta anaia bertsolariak ditu.[1]

Ikasketak aldatu

Piarres Larzabal kolegioan ibili da baita Bernat Etxepare lizeoan ere.

Sariak eta lorpenak aldatu

2020ko uztailean Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 14urtetan.

Bestalde, 2021ean ere Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan txapelduna izan zen Abadiñon, Bizkaian jokaturiko finalean.[2] Guztira, lau aldiz irabazi du

Iparraldeko txapelketa eta berritan Euskal Herrikoa.

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa aldatu

  • Txapelduna bi aldiz: 2021ean eta 2023an.

Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa: aldatu

  • Txapelduna lau aldiz: 2020ean, 2021ean, 2022an eta 2023an.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Haira Aizpurua. 2023-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. «Haira Aizpurua saratarrak irabazi du Iparraldeko Bertsolari Gazteen Txapelketa - Xareta» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).