Gozoki denda
Gozoki denda

Gozokia edo goxokia, azukrez egindako janari txiki eta gozoa da, eta ia jende guztiari gustatzen zaio, ez dute asko betetzen eta orokorrean zapore atsegina izaten dute.[1]

Historia aldatu

Uste da, lehen aldiz kobazuloetako gizonek sortu zituztela, erlauntzetako eztia jatea eta miazkatzea gustatzen zitzaielako. Antzinean leku askotan, frutak eta intxaurrak eztiarekin nahastuz egiten zituzten gozokiak.

Hasieran gaixotasunak sendatzeko erabiltzen ziren, Erdi Aroan prezio altua zutenez aberatsek bakarrik jaten zituzten.[1]

Aro modernoa aldatu

1850ean Estatu Batuetan gozokiak hobetzen hasi ziren, koloratzaile eta aromak gehituz. Mota eta zapore guztietako gozokiak egiten hasi ziren mundu guztian zehar, XIX. mendean hirurogeita hamar osagai baino gehiago erabili ziren gozokiak egiteko.[1]

Gaur egun aldatu

Gaur egun, mota askotako gozokiak existitzen dira. Herrialde bakoitzean gozokiak ez dira berdinak, herrialde bakoitzeko gozokiak zapore desberdinak dituzte, forma desberdinak…Munduko zaporerik ezagunenak tutti frutti eta gerezia dira. [1]

 
Gozoki mota desberdinak

Gozoki motak aldatu

Gozoki mota asko daue: Txupa-Txus-ak, Txokolatezko gozokiak, konfiteak, txikleak, etab… Baina Euskal Herrian ezagunenak litxarkeriak edo gominolak dira.[1]

Osagaiak aldatu

Lehenengo gozokiak fruta, mamiarekin, zerealekin eta eztiarekin sortu ziren. 1850era arte ez zen gozokien ekoizpen industriala hasi. Ekoizpen indurtsial hori Estatu Batuetan hasi zen

Kontsumoa aldatu

Alemanian gozokiak gehien kontsumitzen diren tokia da, biztenleriaren %61 ak. Eta gutxien, Hego Korean kontsumitzen da, biztanleriaren %19 batekin. Espainian berriz, biztanleriaren %49 ak kontsumitzen ditu gozokiak.[1]

Ondorioak aldatu

Onak aldatu

Gozokiak jatearen alde positiboa, ongizateari zuzendua dago. Gozokiek beste janari batzuek sortu ezin dituzten sentsazioak sortzen dituzte.

Gozokiak jatearen bi ondorio onak hauek dira:

Txarrak aldatu

Bestalde, gozoki gehiegi jateak alde txarra du, osasunerako txarrak direlako.

Gozoki gehiegi jatearen ondorio txarrak hauek dira:

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i Gozoki. 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).