Txikipedia:Gigi Fernandez

Beatriz “Gigi” Fernández Ferrer, 1964. urteko otsailaren 22 an jaio zen, San Juanen (Estatu Batuak). Tenislari profesional ohia da.

Bere zodiako seinua Piscis da, otsailean jaio baita.

Gigi Fernández tenisera jolasten.

Bizitza profesionala aldatu

8 urterekin hasi zen tenisa praktikatzen. 1983. urtean bihurtu zen profesionala eta Puerto Ricoko lehen emakumea izan zen nazioarteko tenisean sartzen. Natasha Zverevaren ondoan, dobleko bikoterik onenetariko bat izatea lortu zuen. 1997. urtean erretiratu zen, ordutik entrenatzen jarraitu du. Puerto Ricoko tenislari profesional ohia eta entrenatzailea da. Munduko teniseko rankingean lehen postuan egon den Puerto Ricoko bakarra da, Nazioarteko Tenisaren Ospearen Aretoan onartua izan eta Grand Slam bat irabazi duena, guztira 17 lortuz.

Datu pertsonalak aldatu

Gaur egun, enpresa bat du Babies Goes Pro deiturikoa. Bi bikien ama da, Madison Jane eta Karson Xavier deitutakoak, eta 2009ko apirilaren 7an jaio ziren. Bere gurasoak, Tuto Fernandez Pla eta Beatriz Ferrer Calderon dira . 170 cm-ko altuera du.

Sariak aldatu

Binakako Slam sariak

  • Guztira 71 titulo WTA giran
  • Bi bakarkakoak
  • 52 binakakoak
  • 17 handienak
 


Fernandezek urrezko domina bat lortu zuen Olinpiar Jokoetan eta beste bat 1996ko olinpiadetan, Estatu Batuen ordezkari gisa. Grand Slameko 17 titulu irabazi zituen binakakoan eta 1994an xumeetan finalerdietara iritsi zen Wimbledonen. Bertan bi aldiz irabazi zuen Australiako Open lehiaketa, sei aldiz Roland Garros lehiaketa, lau aldiz Wimbledon eta bost aldiz US Opena, guztiak binaka. Binaka ere urrezko bi olinpiar domina lortu zituen: Bartzelonan 1992. urtean eta Atlantan 1996ean.


Erreferentziak aldatu

https://es.wikipedia.org/wiki/Gigi_Fern%C3%A1ndez

https://allfamous.org/es/people/gigi-fernandez-19640222.html