Germanio aldatu

Germanioa elementu kimiko bat da. taula periodikoan Ge ikurra du eta 32. zenbaki atomikoa bezala agertzen da. Metaloide gogor, zuri zilarkara da kimikoki eztainuaren antzekoa dena. Germanioak diamantearen kristal-egitura berbera du. Izena Alemaniatik datorkio, latinez Germania.

Ezaugarri nagusiak aldatu

 
Germanioaren irudi bat:

Egoera puruan aurkitzen da. Germanio kristalinoa, hauskorra eta lustreduna da giro-tenperaturan. Izozten denean hedatu egiten den elementu gutxienetariko bat da, galio, bismuto eta antimonioarekin batera (Ura ere hedatu egiten da, bainan ez da elementu kimikoa.) Propietate optiko berezi bat dauka: errefrakzio-indize altua dauka argi ikusgaiean, baina gardena da argi infragorriaren pean.

Toxikotasuna aldatu

Germanioa ohikoagoa da naturan, hainbat mineralen kutsatzailea da eta kadmio-hondakinetatik lortzen da.

Germanio-dosi handiegiek biriketako ile-oheak kaltetzen dituzte. Beherakoa oso nabarmena da, eta deshidratazioa, hemokontzentrazioa, arteria-presioaren erorketa eta hipotermia eragiten ditu.

Aplikazioa aldatu

Germanioaren aplikazioak kostu handiak mugatzen ditu, eta, kasu askotan, material ekonomikoagoekin ordezkatzea ikertzen da.