Donostiako Alderdi Eder parkeko frantses milazkak.

Frantsez milazka edo Tamariza arrunta Tamarix generoko zuhaixka da. Saudi Arabian eta Sinain du jatorria baina Frantzian eta Iberiar penintsulan ere ugaria da, hortik bere izena.

Deskribapena aldatu

Adar meheak eta hosto eta lore oso txikiak ditu. Hostoak berde grisaxkak dira. Hotz asko egiten duenean erori egiten dira. Loreak arrosak dira eta udaberri-udan azaltzen dira.

Bitxikeriak aldatu

  • Milazkek lurrean dagoen gatza xurgatzen dute urarekin, baina ondoren gatz hori hostoetatik kanporatzen dute.
  • Donostian tamarindo izenarekin ezagutzen dira baina izen okerra da.
  • Adarrak oso elastikoak direnez noriatan sokak egiteko erabili izan dira.