Txikipedia:Evi Sachenbacher-Stehle

Evi Sachenbacher-Stehle

Evi Sachenbacher-Stehle (1980ko azaroaren 27an jaioa zen, Traunstein, RDA-an) kirolari alemaniarra da, iraupen eskian ibiltzen zena.

Ibilbidea aldatu

Osasuna aldatu

2006ko Neguko Olinpiar Jokoen hasieran bost eguneko etenaldia jaso zuen hemoglobina maila altua zuela eta. Osasun arrazoiengatik bost eguneko debekua jaso zuen. Nazioarteko Eski Federazioak erabaki zuen ezin zuela segurtasunez lehiatu globulu gorrien kopuru anormal handia zuelako.[1]

Biatloia aldatu

2012/2013 denboraldian hasita, biatloira pasatu zen, motibazio arazoak aipatuta, eta Alemaniako B taldean postu bat eman zioten. IBU Kopan lortutako emaitzek Biatloi Munduko Kopan parte hartzeko aukera eman zioten. [2]

Doping-arekin arazoak aldatu

2014ko otsailaren 21ean, Sachenbacher-Stehle-k metilhexanaminarekin positiboa zela baieztatu zuten Sotxiko Olinpiar Jokoetan. Olinpiar akreditazioa kendu zioten eta bere emaitzak baliogabetu egin ziren. 2014ko uztailean, bi urtez eten zioten dopinagatik. 2014ko azaroan jakinarazi zen Kirolaren Arbitraje Auzitegiak ebatzi zuela bere etenaldia helegitea aurkeztu eta sei hilabetera murriztu behar zela, huts egin zuen proba elikagai-osagarrien kutsaduragatik izan zelakoan. Hala ere, kiroletik erretiratu zela jakinarazi zuen Sportschau telebista programan egindako elkarrizketa batean. [3]

Lorpenak aldatu

JOKU OLINPIKOAK
URTEA TOKIA DOMINAK PROBAK
2002 Salt Lake City (Estatu Batuak) Urrezko domina Erreleboa 4 × 5 km
2002 Salt Lake City (Estatu Batuak) Zilarrezko domina Bakarkako abiadura
2006 Turín (Italia) Zilarrezko domina Erreleboa 4 × 5 km
2010 Vancouver (Canada) Urrezko domina Taldearen abiadura
2010 Vancouver (Canada) Zilarrezko domina Erreleboa 4 × 5 km
URTEA TOKIA DOMINAK PROBAK
1999 Ramsau (Austria) Brontzezko domina Erreleboa 4 × 5 km
2003 Val di Fiemme ( Italia) Urrezko domina Erreleboa 4 × 5 km
2003 Val di Fiemme ( Italia ) Zilarrezko domina 10 km
2007 Sopporo ( Japon) Zilarrezko domina Taldearen abiadura
2007 Sapporo (Japon) Zilarrezko domina Erreleboa 4 × 5 kmº
2009 Liberec (Republica  Checa) Zilarrezko domina Erreleboa 4 × 5 km

[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Evi Sachenbacher-Stehle. 2022-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. (Ingelesez) Evi Sachenbacher-Stehle. 2022-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. (Ingelesez) Evi Sachenbacher-Stehle. 2022-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  4. (Ingelesez) Evi Sachenbacher-Stehle. 2022-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).