Txikipedia:Eskoriatza

Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak4.194
🔎  Azalera40,43 kilometro koadro
🌄  Altuera275 metro
Map

Eskoriatza Gipuzkoako udalerri bat da. 4.097 biztanle zituen 2016. urtean. Debagoiena eskualdean dago.

Geografia aldatu

Deba ibaiak herria zeharkatzen du.

 
Mendiola auzoa

Auzo hauek ditu: Apotzaga, Bolibar, Gellao, Marin, Mazmela. Mendiola eta Zarimutz.

Ekonomia aldatu

Industria da herriko jarduera nagusia: metalurgia, etxetresna elektrikoen fabrikazioa, sarrailgintza, elikagai-industria eta ehungintza. Horiekin batera, basoak, abeltzaintza (behiak) eta nekazaritza (barazkiak).

Historia aldatu

1630ean Eskoriatza udalerri bihurtu zen.

Euskara aldatu

2016 urtean herritarren %62,58 euskalduna zen.

 
San Pedro eliza

Demografia aldatu

2019an 4.065 biztanle zituen.

Politika aldatu

2019ko udal hauteskundeen ondorioz Joserra Zubizarreta izendatu zuten alkate.

 
Gellao auzoa

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Otadui etxea. XVII. mendekoa.
  • San Pedro eliza. XVIII. mendekoa.
  • Gaztainadui jauregia. XVII. mendekoa.
  • Udaletxea. XIX. mendekoa.
  • Zalbidegoitia jauregia. XVIII. mendekoa.

Argazki galeria aldatu